Andre Mariaren jaia ospatuko dute Beasaingo Loinazko ermitan
Beasaingo Loinazko San Martin Parrokiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Loinazko Andre Mariaren jaia ospatuko du datorren ostegunean, hilaren 8an, izen bereko ermitan.
Bi urteko etenaren ondoren, urteroko ospakizunak berreskuratuko dituzte, beraz. Ohi bezala, 18:00etan meza izango da eta mezaren ondoren, mokadutxoa prestatuko dute bertaratzen direnentzat. Txistulariek alaituko dute meza ondorengo giroa.
Meza ostiralean
Bestalde, ostirala, irailaren 9a, Arantzazuko Amaren eguna, jai eguna izango da aurten. Beraz, Beasaingo Loinazko San Martin Parrokian meza izango da eguerdian, 12:00etan.













