Euskara ikastaroa antolatu du Gabirian udalak, herrirako
GABIRIA // Gabiriako Udalak euskara ikasteko aukera eskaini die hizkuntza ikasi edo hobetu nahi duten herritarrei. Aurreko urteetan bezala, herrian bertan emango dute ikastaroa, taldearen arabera jarritako egun eta ordutegiarekin, eta hitzartutako euskaltegi batekin elkarlanean. Izena emateko udaletxera hots egin (943 88 07 34) edo idatzi (udala@gabiria.eus) behar da.













