Ikastaroetako izen ematea astelehenera arte izango da
SEGURA // Segurako Udalak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea astelehenean bukatuko da. Euskal dantzak, soinketa, yoga, dantza modernoa, salsa, egur taila, marrazketa eta pintura, eskulanak… aukera zabala dago. Izena udaletxean eman daiteke, edo udaleko webgunean aurkitu daitekeen inprimakia beteta. Euskara ikastaroan izena emateko epea, aldiz, hilaren 27ra arte egongo da irekita.













