Apota 6 eta Apota 8 postuengatik ordaindu da diru gehien ehiza enkantean
10 postu hutsik geratu dira. Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoko herrien artean zozkatuko dira, dagokien zatiaren arabera.

Atzo goizean ehiza postuen enkantea egin zen Segurako udaletxean. Apota 8 eta Apota 6 izan dira aurten gustukoenak, horiengatik ordaindu baita diru gehien. Bi txanda egin ziren. Lehenean, 19 postu hutsik geratu ziren, eta bigarrenean horietako 9 ere banatu ziren. Hala 10 postu geratu dira hutsik aurten. Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoko herrien artean zozkatuko dira, dagokien neurriaren arabera.