Ataunen kirol ikastaroetako izen-emate epea zabaldu dute
Yoga, pilatesa eta zunba egin ahalko dira herrian. Gaurtik irailaren 23ra bitartean eman daiteke izena.
Ataungo Udalak hiru kirol mota eskaini ditu 2022-2023 denboraldirako. Yoga, pilatesa eta zunba egin ahalko dituzte herritarrek. Izena emateko epea gaur (irailak 13, asteartea) ireki du, eta hilaren 23ra arte eman daiteke. Gutxienez zortzi laguneko taldea osatu beharko da ikastaro bakoitzean, hasi ahal izateko. Udaletxera hots egin (943 18 00 11) edo idatzi (udala@ataun.eus) behar da.
Behin izena emandakoan, partaideekin zehaztuko dituzte xehetasunak. Matrikularen kostua aldi bakarrean edo bi zatitan ordaindu ahalko da (izena ematerakoan esanda).
Yogako ikastaroa urritik ekainera emango dute, astelehenetan, udaletxeko areto nagusian. Bi ordutegi daude aukeran: 17:30etik 18:45era, edo 19:00etatik 20:15era. Prezioa, 230 eurokoa du.
Pilatesa ere urritik ekainera arte izango da. Astearteetan San Martin auzoko ikastarotarako gelan emango dute, bi ordutegirekin: 09:15etik 10:45era goizez, edo 18:00etatik 19:30era arratsaldez. San Gregorioko Elkargunean, berriz, ostegunetan da pilatesa, 09:30etik 11:00etara. 230 euroko prezioa du.
Zunba, azkenik, astelehenetan jarri dute, San Gregorioko Elkargunean, 19:00etatik 20:00eara. Urritik ekainera izango da hori ere, eta 230 euro kostatuko da.