Atzerriko bisitarien kopurua %72 handitu da udan Igartubeiti Baserri Museoan
Ekainean %24 bisitari gehiago izan ditu museoak, eta abuztuan eta irailean, aldiz, %9 gutxiago.
Igartubeiti Baserri Museoak udako programazioaren balorazioa egin du. Atzerriko bisitarien kopurua %72 handitu da udan 2021eko udarekin alderatuta. Ekainean %24 bisitari gehiago izan dituzte eta udako programako jarduerek “erantzun handia” izan dute familien eta aisialdi taldeen partetik, museoak ohar bidez jakinarazi duenez.
2020ko udarekin alderatuta, %89 handitu da kopurua. ‘Ehundu’ familia jarduera eta ‘Egin ezazu zure sagar zukua’ esperientzian parte hartu dute bisitariek. Gipuzkoako barnealdeko gune turistikoek erakarrita iritsi dira museora. “Jende asko harritu egin da lekuaren edertasunarekin, eta gomendatzeko lekua dela adierazi dute”, esan du museoak. Bisitari askok Gipuzkoara egindako bisita errepikatu dute, eta bigarren aldiz animatu dira barnealdeko altxorrak ezagutzera.
Jatorriari dagokionez, bertaratu diren gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak (%54) edo Espainiakoak (%32) izan dira, eta bereziki handia izan da Kataluniako bisitarien presentzia.