Juan Manuel Begiristainek eta Gorka Hermosak 'Gernikak' kontzertua eskainiko dute Igartubeitin urriaren 2an
Beharrezkoa da aurrez izena ematea kontzertua ikusteko, 943722978 telefono zenbakian edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean.
Gorka Hermosa akordeoilariak eta Juan Manuel Begiristain klarinete jotzaileak ‘Gernikak’ kontzertua eskainiko dute Igartubeiti baserriko dolarean, urriaren 2an, 18:00etan. Gerra Zibilean Gernikan izandako bonbardaketari buruzko bi ikuspegi pertsonal erakutsiko dituzte emanaldian.
Errepertorioa Gorka Hermosaren ‘Gernika, 1937/4/26’ lanarekin hasi zen, 1994an konposatutakoa. “Egun akordeoirako gehien interpretatzen den lanetako bat da eta mundu osoko mota guztietako taldeek interpretatu dute, orkestra sinfonikoak, ganbera-talde ezberdinak eta a solo-ren jatorrizko bertsioa barne”, azaldu du museoak. Bonbardaketaren bi ikuspegien artean, Hermosak akordeoi eta klarineterako egindako hainbat obra interpretatuko ditu bikoteak.
Kontzertuaren amaieran, Juan Manuel Begiristainek Jose Rafael Pascual Vilaplanak zuzendutako Bilboko Udal Bandak estreinatu berri duen ‘Gernika suzko euripean’ izeneko kontzertua eskainiko du.
Bi musikariek eskainiko dituzten piezak:
- Gernika, 26/4/1937 (Gorka Hermosa)
- Neotango Concerto (Gorka hermosa)
- Ekia
- Anantango
- Milonga del vent
- Galliano en Santiago
- 4 Dances from Iberia (Gorka Hermosa)
- Brehme
- Saudade Artica
- Zelaia
- Paco
- Gernika Suzko Euripean (Juan Manuel Begiristain)
Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Interesa dutenek 943722978 telefono zenbakira deitu dezakete, edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.