Noir Socha talde ordiziarrak irabazi du Pasion Rock lehiaketa
Noir Socha talde ordiziarrak Pasion Rock lehiaketaren 23. edizioa irabazi du. Espainiako musika-panoraman ibilbide luzeena duen musika-lehiaketetako bat da Pasion Rock lehiaketa.
Noir Socha talde ordiziarrak Pasion Rock lehiaketaren 23. edizioa irabazi du. Espainiako musika-panoraman ibilbide luzeena duen musika-lehiaketetako bat da Pasion Rock lehiaketa. Aurtengoan, estatu mailako 237 bandak parte hartu dute, eta guztien artean, Noir Socha izan da epaimahaiaren eta publikoaren gustukoena. 1.200 euroko saria eraman dute.
Taldekideak “pozik” agertu dira. Kontatu dute Noir Socharen musika ezagutzera emateko “aukera ona” izan zitekeela, eta horregatik animatu zirela lehiaketan izena ematera. Espero ez zutena da, lehiaketaren irabazleak izango zirela. Larunbatean ospatu zen finala Cordoban, non Noir Socha taldeaz gain, Canastereo (Sevilla) eta Freedom in jails (Cadiz) taldeek ere parte hartu zuten. Talde gonbidatua berriz, Sinkope (Extremadura) izan zen.
Rock alternatiboa
Joseba Basarte (gitarra eta ahotsa), Suso Donsion (baxua), Joseba de Arriba (gitarra), Iban Martin (teklatua eta perkusioak), eta Xabier Lopez Atxega (bateria) dira Noir Socha. Hainbat taldetan aritutako musikariak dira. “Rock alternatiboa” egiten dute, 90eko hamarkadako soinuekin. Bost abestiko EP homonimoa, 2021 urteko Ordiziarrock jaialdian estreinatu zuten.