Ataunen San Martin festak antolatzeko lehen bilera irekia egingo dute
Bilera bihar, osteguna, izango da, eta plazan elkartzeko deia egin du Festa Batzordeak, 18:00etan.
San Martin auzoko festak, orain hurrena azkeneko aldiz 2019an ospatu zituztenean. /Aimar Maiz Ataungo auzoetako urteko azken festak, San Martinak, azaroan ospatuko dituzte. San Martin auzoko Festa Batzordea bihar hasiko da antolaketa lanekin. Bilera irekira deitu dituzte herritarrak. San Martingo plazan, 18:00etan egingo dute bihar, osteguna (irailak 15), lehenengo bilera.













