Harkaitz Barrerosen ile-apaindegiaren 25. urteurrena
URRETXU // Harkaitz Barrerosek bere ile-apaindegiaren 25. urteurrena ospatuko du urriaren 1ean. Festa 18:30ean izango da, Labeaga aretoan. Sarreran DJ bat eta photo call bat egongo dira. Josu Maroto marrazkilariak ere parte hartuko du. Barrerosek Iraia Oiartzabal kazetariaren galderak erantzungo ditu eta 25 urte hauetako argazkiak eta bideoak erakutsiko dituzte. Ekitaldiak ordu bete iraungo du.













