Olaberrian ireki dute urriaren 9ko Jubilatu Eguneko bazkarirako izena emateko epea
Egun horretan, lehenengo meza eta ondoren bazkaria Arrieta jatetxean izango dira. Izena emateko aukera urriaren 3ra arte jarri dute, udaletxean.
Olaberriko jubilatuen urteko festa-eguna urriaren 9rako antolatu du udalak. Adineko herritarren ohoretan egingo dien omenaldia izango da.
Egun horretan, 13:00etan lehenik meza izango da, San Joan elizan. Ondoren, 14:00etan, Arrieta jatetxean dute bazkaria.
65 urtetik gorako olaberritarrak eta haien bikotekideak gonbidatuta daude, baina 3 euro ordaindu beharko du bakoitzak, izena ematerakoan. Horiez gain, bazkarira joan nahi dutenek ere eman eman behar dute; pentsiodunek menuaren %50 ordainduko dute, eta gainerakoek osoa.
Urriaren 3a da izena emateko azkeneko eguna, udaletxean. Udaletxera joan edo deitu behar da.
Autobus zerbitzua ere jarriko dute festa egunean. Errekalden (Bekoetxe) 12:20an irtengo da, eta Ihurren 12:30ean jasoko ditu hangoak. Itzulera, 19:00etan egingo du.