Taldekako bola txapelketa urrian eta azaroan jokatuko da, iazko egiturarekin
Lau bolariko taldeak osatu behar dira. Beterriren eta Goierriren artean bereiziko dute lehiaketako sailkatze fasea. Bi talderen arteko norgehiagokak izango dira, multzoko talde denak denen kontra.
GIpuzkoako Taldekako Bola Txapelketaren finala Olaberrian jokatu zen, 2020ko urtarrilean. Gizonezkoetan Legazpiko Danantzako irabazle; emakumezkoetan Zeraingo Liztormendi txapeldun, eta Gabiriako Osinalde bigarren./ Tere Madinabeitia Gipuzkoako Bola Federazioak 2022ko taldekako bola txapelketan izena emateko deialdia zabaldu du. Iaz bezala, urri eta azaro partean jokatuko da, launa bolariko taldeekin, multzokatuta eta herri arteko eran. Iaz antolatu zuten formatu eta garai horretan lehenbiziko aldiz, Covid koronabirusaren pandemiaren neurriek eraginda. Aurten, mantentzea erabaki dute.
Nahikoa taldek izena ematen badute, txapelketa Goierriko eta Beterriko taldeak bereizita egingo da eta bukaeran finala jokatuko da sailkatutako taldeen artean. Izena emateko epea irailaren 18ra arte jarri dute, igandera arte.
Arauak:
- Lauko taldeak izango dira: neskak, mutilak edo mistoak.
- Etxeko taldeak erabakiko du zein bolalekutan jokatu eta antolakuntzaren arduraduna bera izango da.
- Eguna eta ordutegia bi taldeek adostutakoa izango da. Aste osoa izango dute horretarako, astelehenetik igandera.
- Probak lehiaketa hasi aurretik izango dira. Sailkapen ligan probarik gabeko 6 bola izango dira eta finalean 8 bola probarik gabe.
- Bikoteak buruz burukoan, irabaztean, berdintzean edo galtzean, ondorengo puntuak pilatuko ditu (1 – 0,5 – 0). Eta jardunaldi bukaeran gehien lortzen dituen taldeak 3 puntu eskuratuko ditu eta galtzen duenak 0.
- Finalera sailkatzeko puntuetan berdinketa balego, talde horien arteko puntuak hartuko dira kontuan; berdinketak jarraituko balu taldeen arteko birlak hartuko dira kontuan; eta hala ere, berdinketa balego txapelketa osoko birlak kontatuko dira.

GIpuzkoako Taldekako Bola Txapelketaren finala Olaberrian jokatu zen, 2020ko urtarrilean. Gizonezkoetan Legazpiko Danantzako irabazle; emakumezkoetan Zeraingo Liztormendi txapeldun, eta Gabiriako Osinalde bigarren./ Tere Madinabeitia












