Zeraingo aterpetxean lan egiteko deialdia zabaldu dute
Interesa dutenek ostiraleko 14:00ak baino lehen 943 80 15 05 telefono zenbakira deitu edo turismobulegoa@zerain.eus helbidera idatzi behar dute.
Zeraingo aterpetxerako lan eskaintza zabaldu dute. Batetik, sukaldari laguntzaile lanposturako, eta bestetik, sukaldari laguntzaile eta garbitzaile lanposturako. Sukaldari laguntzaile lanpostua %33ko lanaldia izango litzateke, 16,5 ordu astean, astelehenetik ostegunera, beharraren arabera moldatuta. Sukaldari laguntzaile eta garbitzaile lanpostua, berriz, %60ko lanaldian izango litzateke, 26,5 ordu astean, astelehenetik ostegunera, eta hau ere beharraren arabera moldatuta. Bi lanpostuetarako euskaraz hitz egiteko gaitasuna eta gidabaimena ezinbestekoak dira.
Interesa dutenek 943 80 15 05 telefono zenbakira deitu edo turismobulegoa@zerain.eus helbidera idatzi behar dute, ostiraleko 14:00ak baino lehen.