26. mendi bizikleta ibilaldia hilaren 24an izango da, 9:00etan
Ormaiztegitik atera eta Lierni, Barnaola, Mutiloa, Zerain, Aizpeako Labeak, Larrosain, Otaño, Aizpuruko borda, Moñastegizar, Barnaola, Lierni eta Española mendia igarota berriz ere bueltatuko dira Ormaiztegira.
Ormaiztegiko 26. mendi bizikleta ibilaldia egingo da hilaren 24an, San Migel jaietan. Goizeko 9:00etan irtengo dira ziklistak Ormaiztegitik. Izen ematea egunean bertan izango da, udaletxe azpian, 8:15etik aurrera. Federatuek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatugabeek 10 euro.
Bi ibilbide egongo dira. 29 kilometrokoa helduentzat eta 12 kilometrokoa gaztetxoentzat. Ormaiztegitik atera eta bide berdetik Liernira joango dira, eta bertatik Barnaolara. Mutiloa, Zerain, Aizpeako labeak, Larrosain, Otaño, Aizpuruko borda eta Moñastegizarretik Barnaolara itzuliko dira. Liernira bueltatu eta Española mendia pasata Ormaiztegin amaituko dute ibilaldia.
Bidean edaria banatuko da, eta amaitutakoan gosaria eta zozketa egongo da partaide guztientzat. 12 urtetik beherakoek lagunduta joan beharko dute. Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da.