Beasainek lehen gola sartu nahi du zaleen laguntzarekin
BEASAIN // Beasainek denboraldiko lehen gola sartu nahi du eta, bide batez, denboraldiko lehen garaipena lortu biharko partidan. Mutilberaren aurka jokatuko dute, 17:00etan, Loinatz futbol zelaian. Goierri Gorrik Gasteizen jokatuko du, Lakuan. Partida bihar izango da, 16:00etan. Neskek ere lehen garaipena dute helburu.













