Oin-Arinen dantza egiteko helduen ikastaroa antolatu dute
Ikastaroa urrian hasiko da, eta ekainera arte jarraituko dute entseguek, ostiraletan. Izena emateko garaia irailaren 30era artekoa da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/09/oin_arinen_dantza_ikuskizu.jpg)
Lazkaoko Oin-Arin dantza taldeak helduentzat dantza ikastaroa antolatu du, aurten ere. Urte batzuk badaramatza, haurren dantza-eskolak emateaz gain, 18 urtetik gorakoen taldea eratu eta trebatzen ere.
Ikasturte berrirako ere helduen ikastaroa abian du Oin-Arinek, adinez nagusientzat. Izena emateko epea irailaren 30era arte zabaldu du; oinarinlazkao@gmail.com helbidera mezu bat bidali, edo Google Forms plataformako galdetegia bete behar da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/09/oin_arinen_dantza_ikuskizu-500x333.jpg)
Oin-Arineko helduen taldea, 2019ko ekitaldi batean dantzan./Aimar Maiz