Pilota denboraldia herrian hasiko du Zaldibiako Gaztelupe elkarteak
Lehiaketa ofizialeko lehen partida bihar, ostirala, jokatuko dute Gaztelupeko helduek, Zumarragako Beloki-1 bikotearen aurka. Pilota eskolan haurren izen-ematea ere bihar arte da.
Gaztelupe elkarteko pilotariak eta haurrak, ekainean, Zaldibian profesional ohiek eta herriko afizionatuek jokatu zuten partidan. /Iñaki Gurrutxaga Zaldibiako Gaztelupe pilota elkarteko pilotariek bihar ekingo diote lehiaketa-urteari. Lehen partida Iñigo Mendizabalek eta Enaitz Etxeberriak jokatuko dute, nagusien mailan, 18:30ean, Resti pilotalekuan. Zumarragako Beloki-1 bikotea izango dute aurkari.
Bestalde, LH1etik LH6rako haurren pilota eskolan izena emateko epea bihar agortuko da. Google Forms plataformako galdetegia beteta apuntatu behar da.

Gaztelupe elkarteko pilotariak eta haurrak, ekainean, Zaldibian profesional ohiek eta herriko afizionatuek jokatu zuten partidan. /Iñaki Gurrutxaga













