Pilotako harrobiaren eta afizionatuen denboraldi luzea hastera doa, modalitate ia guztietan
Lehengo asteburuan paleta larruzko modalitatean ekin zioten lehiaketari, eta asteburu honetan –gaur, ostegunetik hasita– Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa hasiko da, jokamolde guztietan.
Pilotaren munduan dauden txapelketa ugarietatik, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa izan ohi da denboran eta espezialitate ugaritasunean oparoena. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, federatutako adin guztietako pilotariek parte hartzen dute, kadeteetatik hasi eta gora afizionatuetaraino.
Lehengo asteburuan paleta larruz modalitatea izan zen lehiaketari heltzen goiztiarrena. Asteburu honetan, gainerakoak sartuko dira frontoietara. Gipuzkoako klubetako kirolariek parte hartuko dute, haur, gazte eta heldu, nahiz neska eta mutil.
Modalitate ugaritan antolatu dituzte lehiaketak. Gehienak abendura arte izango dira, baina batzuek denboraldi osoa (ekainera arte; pasakaren kasuan, uztailean eta abuztuan jokatzen da) iraungo dute. Ligaxka jokatuko dute lehenik, urri bukaera edo azaro erdialdera bitarte. Ondoren, kanporaketen txanda etorriko da, eta, azkenik, finalena. Honako datak aurreikusi ditu federazioak azken partidak jokatzeko, modalitateka:
- Urriaren 30eko jardunaldia: larruzko paleta (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
- Azaroaren 13koa: eskuz binaka (kadeteak 1. maila, jubenilak 1. maila, nagusiak Ohorezko maila, nagusiak 1. maila eta nagusiak 2. maila) eta gomazko paleta neskak (nagusiak 1. maila eta 2. maila)
- Azaroaren 27ko asteburua: eskuz binaka (kadeteak 2. maila, kadeteak 3. maila eta jubenilak 2. maila) eta gomazko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
- Abenduaren 4ko jardunaldia: eskuz binaka neskak (nagusiak), zesta-punta binaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila) eta gomazko paleta neskak (jubenilak)
- Abenduaren 11koa: eskuz binaka (nagusiak 3. maila)
- Abendua: eskuz banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak) eta pala motza
- Otsaila: gomazko paleta banaka (7aren barruan)
- Apirila: joko gabi eta gomazko paleta banaka (kantxa osoan)
-
-
Honako pilota modalitateak sartuko dira Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Goierritar klubak eta pilotariak tartean izango dira. Gipuzkoako federazioaren webgunean dago asteburu honetako partida-sorta guztia, karteldegian.
-
Eskuz banaka: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau t’erdian ondoren
-
Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak,
1., 2. eta 3. maila), eta nagusiak emakumeetan
-
Gomazko paleta: nagusietan (1., 2. eta 3. maila); eta jubeniletan eta nagusietan (1. eta 2. maila) emakumeetan
-
Larruzko paleta: nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
-
Pala motza: nagusiak
-
Pala: nagusiak
-
Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. eta 2. maila); lehenik binaka eta ondoren banaka
-
Joko garbi
-
Errebotea
-
Pasaka