Peoi lanposturako izena eman daiteke hilaren 30era arte
SEGURA // Peoi bat kontratatzeko diru laguntza jasoko du udalak. Lanpostua 6 hilabeterako da, lanaldi osoan. Herri lanak egingo ditu. Lanerako gaitasuna eta jarrera egokia, Lanbiden izena emanda izatea eta langabezian egotea eskatuko da, eta euskaraz jakitea baloratuko da. Interesatuek Lanbiden eman behar dute izena hilaren 30era arte.













