San Andres jaiak antolatzeko herri bilera astelehenean
ORMAIZTEGI // San Andres jaiak geroz eta gertuago daude. Bi hilabete eskas falta dira herriko festa nagusietarako. Aurtengo jaiak antolatzeko lehen herri bilera egingo da astelehenean, 19:00etan udaletxepeko lokalean. Herritarrak nahiz bertako eragile, elkarte, talde edota interesa eta proposamenak dituen pertsona oro gonbidatu dute parte hartzera.













