Zaldibian euskara ikastaroan izena gaur eman behar da
ZALDIBIA // Zaldibian bertan euskara ikasteko, bi ikastaro mota antolatu ditu udalak. Oinarrizko maila astearte eta ostegunetan emango dute (14:15-15:45). A1 maila, asteazken eta ostiraletan (ordu berean). Ikastaroak doan dira zaldibiarrentzat. Izena emateko epea gaur bukatuko da, Karreane kultur etxean (943 16 03 38).













