Amaia Eskisabel eta Haritz Maiz harrikalari onenak
Eskisabelek 13 metro eta 3 zentimetrora bota du 2.080 gramoko harria, eta Maizek 26 metro eta 73 zentimetrora. 26. aldiz jokatu da Ormaiztegin San Migel Harrikalari txapelketa.
Ormaiztegiko San Migel ospakizunean ikusmin handiena pizten duen lehia da Harrikalari Txapelketa. Aurten 26. aldiz jokatu dute. Hemeretzi neskak eman dute izena, eta denetan onena Amaia Eskisabel izan da, 13:03ko jaurtiketarekin. Bigarren Oihana Katarain sailkatu da (10:60).
Mutiletan parte hartzea handixeagoa izan da –28 partaide–, eta bi lehen sailkatuen arteko tartea, berriz, txikiagoa. Haritz Maizek egin du jaurtiketarik handiena (26:73) eta bigarren Borja Irizar izan da (25:60).
Partaideek 2.080 gramoko harria jaurtitzen dute.