Argazkirik bozkatuena, Ioritz Barandiaranen 'Itsas lehoia'
Guztira 792 lagunek eman dute botoa, eta bozkatuenak 282 jaso ditu. Bart bukatu da lehiaketa botoa ematea epea. GOIERRIKO HITZA-k eskerrak eman nahi dizkizue bozkaketan parte hartu duzuen irakurle guztiei.
Ioritz Barandiaran lazkaotarraren Itsas lehoia argazkiak irabazi du GOIERRIKO HITZA-ren Udako Argazkien XVII. Lehiaketaren Irakurleen saria. Guztira jasotako 792 botoetatik 282 jaso ditu irabazlearenak. 50x80ko argazki handitze bat jasoko du saritzat. Lotura honetan kontsulta daiteke sailkapen osoa.
“Udan zehar Galapagoetan boluntariotza programa batean izan ondoren argazki ugarirekin topatzen naiz , aukeraketa zaila izan bada ere … Argazkiak maitasuna, lasaitasuna, pakea eta itxaropena transmititzen dizkidalako aukeratu dut, zuen gustukoa izango delakoan nago”. Horixe da Barandiaranek Itsas lehoia argazkiaren deskribatzeko bidalitako testua.
Hitzakideen 1. saria, Hitzakideen 2. saria eta Argazkirik Onenaren Sariaren irabazleen izenak urriaren 3an jakinaraziko dira.