Elkartasuna irabazle Legorretako lasterketan
Talidomidak kaltetuen aldeko V. Lasterketa egin dute gaur goizean. Maialen Gurrutxaga andoaindarra eta Xabier Sanchez idiazabaldarrak izan dira probaren irabazleak. Bildutako dirua Zure irrifarra, nire indarra elkartearentzat izango da. Xabin Fernandez Zubeldia herritarrari aitortza egin diote, txapel bat oparituz.
Talidomidak kaltetuen aldeko V. Lasterketa jokatu dute gaur goizean Legorretan. 116 lagunek hartu dute parte (91 gizonezko eta 25 emakumezko), eta denetan azkarrenak Xabier Sanchez Elorza idiazabaldarra eta Maialen Gurrutxaga Perez andoaindarra izan dira. Legorretak ugarik parte hartu dute proban, askok eta askok Avite elkartearen elastiko laranjarekin.
Irabazleak bai, baina elkartasuna da izan da garaile gaurko proban. Zure irrifarra, nire indarra elkarteko hainbat kidek hartu dute lasterketan, eta probak helburu solidarioa ere baduenez, elkarteari bideratu diote izen-ematearekin lortutako dirua.
Xabin Fernandez Zubeldia herritarrari ere keinu egin nahi izan diote sari banaketa ekitaldian. Bost edizioetan parte hartu du, eta herrian antolatzen diren ekitaldiekiko duen konpromisoa aintzat hartuta, txapel bat eman diote opari. Lehen sailkatuei ez diete garaikurrik eman, herriko dendetan gastatzeko bonuak baizik. Talidomidak kaltetutako Mariano Garmendia legorretarrak eman dizkie sariak irabazleei.
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1. Xabier Sanchez Elorza (Idiazabal)……0:24:38
2. Juan Garikano……………………………….0:25:04
3. Alexander Iturralde………………………..0:25:08
Emakumezkoak
1. Maialen Gurrutxaga Perez……………….0:29:32
2. Amagoia Mitxelena…………………………0:31:07
3. Olatz Freire……………………………………0:33:49
Legorretako Pikuk klubeko lehenak
1. Arantxa Lasa…………………………………..0:34:30
2. Ekhi Zugasti…………………………………..0:28:26