Josu Urrestarazu eta Nerea Oronoz garaile Zegamako mendi duatloian
Idiazabaldarraren atzetik Garikoitz Bravo lazkaotarra eta Eneko Gurrutxaga amasarra sailkatu dira. Errelebotan Gari Arizmendi eta Ander Amonarriz izan dira irabazleak, eta bigarren Iban San Juan Arrieta eta Aitor Perez Arrieta zegamarrak.
Zegamako Elkartu Nahi elkartekoek astean zehar eguraldiarekin izan dituzten zalantzak uxatu –proba Aizkorriraino ez eramatea zegoen tartean–, eta mendi duatloi lehiatua jokatuko da gaur Zegama eta Aizkorri artean. Bizikleta, korrika eta bizikleta tartekatu dituzte, batzuk banaka, beste batzuk bikoteka erreleboa eginez.
Helmugak azkarrenak Josu Urrestarazu idiazabaldarra eta Nerea Oronoz iruindarrak izan dira bakarkakoan, eta bikoteka Gari Arizmendi eta Ander Amonarriz. Mutiletako lehen hiru sailkatuek bi orduren azpitik osatu dute ibilbidea. Aizkorrin hotz egiten zuen (5-6 gradu) eta lokatza ere izan dute.
SAILKAPENAK
Mutilak bakarka
1. Josu Urrestarazu (Idiazabal)…………………01:57:05
2. Garikoitz Bravo (Lazkao)…………………….01:58:42
3. Eneko Gurrutxaga (Amasa-Villabona)….01:58:47
Neskak bakarka
1. Enara Oronoz (Iruñea)………………………..02:32:02
2. Ainara Pequeño (Zumaia)……………………02:53:51
3. Maria Gomez (Fuenmayor)………………….03:07:09
Mutilak erreleboka
1. Gari Arizmendi-Ander Amonarriz (Zikuñaga)….01:50:46
2. Iban San Juan-Aitor Perez (Zegama)………………01:53:49
3. Mattin Sanzberro-Anartz Artola (Zikuñaga)……01:57:48