Jai giroan dabiltza Itsasondon
Jai giro ederrean pasatzen ari dira Itsasondoko festak. Gaurkoan haurrentzako eskaintzaz gain pilota partidak eta sagardo dastaketa izango dituzte.
Itsasondoko Jaiak ere iritsi dira iada eta gaurkoan, goizean goiz hasi dute eguna itsasondoko biztanleek, goizeko 9etako goiz eresiarekin. Ondoren, haurrentzat puzgarriak izan dituzte Beiti kalean, goizeko 10etan. Eguerdira arte bertan ibiltzeko aukera izan dute etxeko txikienek. Eguerdia iristean geldialdi unea iritsi da, 12:00etan herriko plazan elkartu baitira herritarrak hamaiketako egiteko.
Arratsaldean, berriro puzgarrietan ibiltzeko aukera izan dute txikiek, 16:00etatik aurrera, eta 18:30etan hasi da pilota partida.
Iluntzean
19:30ak aldera Ijitoaren igoera eta pregoia egingo dituzte eta jarraian, 20:00etan sagardo dastaketa izango dute.