Josetxo Imaz lasterketa Lazkaon bere XXII.edizioan
XXII. Josetxo Imaz lasterketa antolatu du Txindoki Atletismo Taldeak beste urte batez. Aurtengoan Lazkaotik irten eta bertan amaitu da, Ordizia eta Beasain igaroz tartean. 300 pertsona inguruk eman dute izena edizio honetan.
Josetxo Imaz bere XXII. ediziora iritsi da aurtengoan. Eskualdean oso maitea den lasterketa da eta ohiko modura, lasterketa herrikoi jendetsua izan da. 300 pertsona inguruk eman dute izena, horietatik ia erdiak goierritarrak. Txindoki Atletismo Taldearen eskutik antolatutako lasterketa da, Beasaingo, Ordiziko eta Lazkaoko udalekin batera, eta aurtengo edizioan Lazkao izan du abiapuntu eta helmuga. Lazkaotik abiatu eta 10km egingo dituzte korrikalariek Ordizia igaroz lehenik eta ondoren Beasaingo tren geltokirainoko bidea eginez. Bertan, biribilgunean norabidez aldatu eta berriro ere Lazkaorantz joan dira, helmugara. Giro bikaina izan da goiz osoan zehar. Lehen sailkatuak orduerdi eskas behar izan du ibilbidea egiteko.
Sailkapena
Orokorra:
- Emakuemzkoak:
-
- Iraia Mendia Arrieta
- Estibaliz Guijarro Puente
- Lourdes Colomo Artola
- Gizonezkoak:
-
- Ander Sagarzazu Sanchez
- Unai Ibarra Gallardo
- Aitor Mimenza Castillo
Lehen goierritarrak herrika:
- Lazkao:
- Iraia Mendia Arrieta
- David Cid Menor
- Ordizia:
- Ane Urteaga Armendariz
- Alexander Oiarbide
- Beasain:
- Irati Zubizarreta Armendariz
- Urko Etxebeste Garin