Lazkaoko nekazaritza erdigunean
Lazkaoko nekazaritza erdigunean jarri dute guarkoan Basherri eguna ospatuz. Hamargarren edizioa izan da aurtengoa eta herriko lehen sektoreari ikusgarritasuna emate aldera bete dituzte plaza eta frontoia.
X.Basherri eguna ospatu dute gaurkoan lazkaotarrek. Herriko plaza eta alboko frontoia bete dituzte jendez. Frontoian bakoitzak bere produktuak eskaini ditu postuak jarriz. Postuetan denetarik ikusi ahal izan dute gerturatu direnek, hasi esnekietatik eta lihoarekin erlazionatutako tekniken erakusketaraino. Praktika hau iada galduta dago nahiz eta garai batean ohitura izan eta berreskuratzeko garaia izan da azoka hau. Musikak girotu du goiza eta pintxoak ere izan dira frontoian. Plaza, aldiz, ganaduaren txokoa izan da. Bertan, ardiak, astoak, zaldiak zein oilo, oilar eta untxiak izan dira.
Hamargarren ureurrenak ezin zuenez bereizgarririk gabe gelditu, txerriki pintxoak izan dituzte lazkaotarrek. Txomin Parrillak arduratu da hori egiteaz eta horrez gain, Josetxo Imaz lasterketaren XXII.edizioak ere Lazkao izan du abiapuntu eta helmuga, beraz, giroa ez da falta izan goiz osoan zehar Lazkaoko kaleetan.