Xabier Zaldua pentatloiko podiumeko hirugarren koskan
Xabier Zaldua zumarragarrak Euskal Pentatloiko finala izan zuen atzo eta hirugarren postua eskuratu zuen final handian.
Zumarragatik Azpeitiara. Euskal Pentatloiko finala jokatu zen atzo Azpeitiko zezen plazan eta bertan izan zen Xabier Zaldua zumarragarra. Nahiz eta ez zuen Andoni Iruretagoienaren “Izeta VI” martxa gainditu ahal izan, oso denbora ona egin zuen eta hirugarren koska irabazi zuen podiumean, Iruretagoiena buru eta Julen Gabirondoren alboan. Lehia bizia izan zuten hasiera-hasieratik eta 32 minutu eta 58 segunduko denboran amaitu zituen lanak zumarragarrak, lehenengoak baino minutu eta 22 segunduko tartearekin
Argazkia: Royo / DV