Larunbatean Petretxema eta La Paquiza de Linzola igo zituzten Beasaingo mendizaleek, eta igandean, Arlas mendia.
Beasaingo Aizkorri mendizale elkartekoek 2022ko kanpaldia egin dute asteburuan. Beasaingo Gipuzkoa plazatik abiatu ziren larunbat goizaldeko 06:00etan autobusez, bi mendi igotzeko helburuarekin.
Batzuk Petretxemako ibilbide zirkularra egin zuten (15 km / 1.000 metroko desnibel positiboa) eta beste batzuk Paquiza de Linzolako zirkularra (10 km / 850 metroko desnibela positiboa).
Igandean, berriz, Arlas mendira igo ziren irteeran parte hartu zuten guztiek –irudian–, eta Izabako Asolaze kanpinean bazkaldu eta gero, Beasainera itzuli ziren.
“Asteburu bikaina” pasa dutela adierazi dute Aizkorrikoek, “giro eta eguraldi zoragarriz” lagunduta.