Ioseba Eskudero eta Igone Campos Euskal Selekzioarekin
GOIERRI // Euskal selekzioarekin lehiatu ziren larunbatean Igone Campos zumarragarra eta Ioseba Eskudero idiazabaldarra Sky Runner World Serieseko Pirin Extrem proban, Bulgariako Bansko herrian. Biek ala biek emaitza bikainak lortu dituzte, eta Gorbeia Suzien probarako txartela eskuratu dute.