Judo klaseak berreskuratuko dira urritik aurrera
ORMAIZTEGI // Urriaren 20tik aurrera haurrentzako judo klaseak berreskuratuko dira, Legazpi Judo taldearen eskutik. Interesa dutenek www.judolegazpi.com webgunean eman dezakete izena. Astearte eta ostegunetan izango dira klaseak. Pandemiagatik Ormaiztegiko klaseak utzi ziren eta 3 urteren ondoren berreskuratuko dira.













