Zaldibian atera dute Santa Fe jaietako egitaraua, "herritik herriarentzat egina"
Urriaren 5etik 9ra, eta kuadrillen eguna 15ean ospatuko dituzte herriko festak. "Mimo bereziz" prestatu dituzte aurtengo jaiak, ohiko eragileen ekarpenez gain, "beste hainbaten iritziak eta ekarpenak entzunda eta jasota"
Festa Batzordeko kideak, Zaldibiako 2022ko festa-egitaraua prestatu ondoren./Zaldibiako Udala Zaldibiako Santa Fe festen egitaraua zabaldu dute. Urriaren 5ean hasiko dira jai nagusiak, 2019tik lehenbizikoak. Lehen ekinaldi luzea 5etik 9ra garatuko dute, eta, hurrengo asteburuan kuadrillen egunari tokia egingo diote, urriaren 15ean.
Festa Batzordeak “mimo bereziz” antolatu dituela aurreratu du udalak, joan diren bi urteetako ezinak eta mugak gaindituta. Normalean ekitaldiak antolatu eta hornitu ohi dituzten eragile eta herritarren lanaz gain, “beste hainbaten iritziak eta ekarpenak” entzun eta jaso direla nabarmendu du udalak. Denen ahalegina eta ekarpena eskertu du.
Festak “herritik herriarentzat” antolatu eta ospatuko dituzte Zaldibian, “elkarlana” ardatz jarrita. “Denentzako tokia izango duten ekintzekin, gure balioen ispilu izango dira. Eta batez ere, askatasunez eta elkarrekiko errespetuz biziko ditugun festak izan daitezela”.

Zaldibiako Festa Batzordekoak./Zaldibiako Udala
ZALDIBIAKO FESTAK 2022. EGITARAUA
Urriak 5, asteazkena
- 18:30. Festak hasi aurreko kalejira herriko Goiztiri txaranga eta Txanbolitero txistularien doinuekin, erraldoiek alaiturik, Olaldetik plazara.
- 19:00. Txupinazoa udaletxeko balkoitik. Omenduak, abestiak eta sorpresa gehiago.
- Ondoren. Erraldoiak, buruhandiak eta herriko Goiztiri txaranga.
- 20:00. Mondeju dastaketa, plazan.
- 23:00. Muxutruk Erromeriarekin dantzaldia.
Urriak 6, osteguna, Santa Fe eguna
- 10:30-13:30. Joko Mitologikoak plazan, Jokai taldearen eskutik.
- 11:00. Meza.
- Eguerdian. Oihana Iguaran eta Iñigo Mantzisidor Mantxi bertsolarien eta herriko trikitilarien saioa, herrian zehar.
- 17:30. Bingo herrikoia, plazan. Dirurik jokatu gabeko bingoa adin guztietako herritarrei irekia, sari bereziekin.
- 18:30. Gaztelupe pilota elkarteko pilotarien eta pilotari afizionatuen partidak, Resti pilotalekuan.
Neskak: Etxekolonea-Mujika / Iturriaga – Ruiz de Larramendi.
Mutilak: Mendizabal III.a – Azanza / Sukia – Elizegi. - Egun guztian. Barrakak (euro 1ean).
Urriak 7, ostirala, mozorro eguna
- 11:00. Toka jokoa plazan, adin guztietako herritarrei irekia, Beti Gazte Elkarteak antolatuta.
- 12:00. Hamaiketakoa jubilatuentzat, Beti Gazte tabernan.
- 11:00. Pottokak eta zezenak, plazan.
- 13:30. Haurren bazkaria plazan, Guraso Elkarteak antolatuta.
- Ondoren. Jolasak.
- 18:00. Kantu Kolore musika ikuskizuna. plazan.
- 19:00-20:30. Mozorrotuen photocall-a.
- 20:00-21:15. Gabenara musika taldearen lehen emanaldia, plazan.
- 23:00. Kilimak musika taldearen kontzertua.
- 00:45. Mozorrotutakoen artean zozketa.
- 01:00-03:15. Gabenara musika taldearen bigarren emanaldia. plazan.
Urriak 8, larunbata
- 11:00-12:30. Tipi-tapa ibilaldia, herri inguruan plazatik abiatuta, Beti Gazte elkarteak gidaturik.
- 12:30. Pancho Balbuena mariatxiaren saioa, plazan.
- 14:00. Paella jana, plazan. Norberak egin behar du paella, plazan bertan edo etxetik eramanda.
- Ondoren. Kantaldi herrikoia.
- 17:30. Mozorro festa eta haurren jaialdia, Guraso Elkarteak antolatuta.
- Iluntzean. Herriko Batukada Feminista, kaleetan zehar.
- 20:00. ‘Etxera bidea gertu’ lelopean manifestazioa eta topa egitea.
- 23:00. Kontzertua: Alarma Morea eta Dj Üzkülüz.
Urriak 9, igandea
- 11:00. Herriko Txanbolintero txistularien goiz-deia, kaleetan
zehar. - 12:00-14:00. Aniztasun festa ‘Artea mugarik gabe’ lelopean, plazan,
Etxekonekok elkarteak antolaturik. - 17:30. Iztueta dantza taldearen emanaldia, plazan.
Urriak 15, larunbata, kuadrillen eguna
- 11:30. Sega saioa Almitza sega elkartearen eskutik, Mugertza baserriko zelaietan.
- 13:00. Kuadrillen irteera Jundajo txarangarekin, herrian zehar.
- 13:30-14:30. Kuadrillen photocall-a.
- 14:30. Kuadrillen eguneko bazkaria, plazan.
- Ondoren. Kuadrillen arteko jokoak eta ilundu arteko kalejira herrian zehar, Jundajo txarangak giroturik.
- 23:00. Trikidantz taldearen emanaldia.
- Igande goizaldeko 06:30etik 08:30era: Lasko txarangarekin kalejira.
- 08:30. Txokolate jana eta gaupaseroen argazkia, 2022ko festei amaiera emateko.
Zaldibia festak 2022 egitaraua

Festa Batzordeko kideak, Zaldibiako 2022ko festa-egitaraua prestatu ondoren./Zaldibiako Udala













