Altzagako jaietan, magia eta patata tortilla
Txan magoaren saioaren ondoren, patata tortilla lehiaketa jokatu zen. Ibon Zarrabeitia eta Idoia Katarain izan dira irabazleak. Gaur egun guztian puzgarriak izango dira txikienentzat.

Altzagako San Migel jaiak aurrera doaz. Atzo, Txan magoa eta patata tortilla lehiaketa izan ziren. Tortilla guztietan onena, Ibon Zarrabeitia eta Idoia Katarainena zela erabaki zuten.
Gaur, egun guztian puzgarriak izango dituzte txikienentzat eta gauean, 21:00etan herri afaria eta 22:00etan Mugi Panderoa taldea.
Bihar, berriz, 18:00etan, herri kirolen erakustaldia izango dute lehendabizi: Udane Ostolaza eta Joseba Ostolaza harri jasotzen; Hodei Ezpeleta eta Iñaki Azurmendi aizkoran. Sagardo dastaketarekin amaituko dira aurtengo San Migel festak.