Atzera utzitakoei bizi berria
Bigarren eskuko azoka egin dute Ezkion gaurkoan, atzera utzitako objetu, jostailu zein arropei bizi berri bat emate aldera.
Gaurkoan, urriko lehen asteburu hontan, bigarren eskuko azoka izan da Santa Lutzi auzoan. Bertako postuetan objetu desberdinak izan dituzte eskaintzan, hasi umetako jostailuetatik, idazteko makinetatik pasa eta ispiluetaraino. Hainbat izan dira haien armairuan garbiketatxo bat egiteko aprobetxatu dutenak, izan ere, postu ugari izan dira arropa saltzeko hautua hartu dutenak.
Giro bikaina izan dute gainera, musika eta alaitasuna nagusi. Gerturatu direnen arabera, <<gertukoa>> eta <<atsegina>> iruditu zaie bertako giroa eta elkarrekin partekatzearen <<edertasuna>> azpimarratu dute. Goiz osoan zehar ibili da jendea postutik postura eta erosketatik erosketara.














