BKL saskibaloi taldea prest!
Beasaingo Kirolaren Lagunak (BKL) saskibaloi taldeak aurkeztu ditu aurtengo bere taldeak, klubak tradizionalki izan duen kolore laranjaz betez Beasaingo Erauskin Plaza.
Argazkia: Mikel De Las Heras Ikasturtea hastearekin batera denboraldi berri baten hasiera dator BKL-ko taldeentzat. Gaurkoan aurkezpena izan dute Beasaingo Erauskin Plazan. Kolore laranja erabiliko du beste urte batez taldeak, historikoki klubaren kolorea izan dena. BKL-ko Saskibaloi Eskolakoetatik hasi eta Senior mailako taldeetaraino aurkeztu dituzte. 150 jokalari inguru izan dira aurkezpenean, denboraldi berria hasteko gogotsu eta prest. Giro aparta izan dute aurkezpenean eta txikienentzako maskota ere ekarri dute beste urte batez, aurkezpen ekitaldia jai-giroz alaitzeko.













