Jaietako azken eguna aprobetxatu dute Altzagan
San Migel Jaiak amaitzen ari dira Altzagan eta azken eguna ondo aprobetxatu dute herritarrez. Gaurkoan herri kirolak eta sagardo dastaketa izan dituzte agur esateko jaiei.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/10/mg_9874-1200x800.jpg)
Altzagako Jaiak amaitu dira eta azken egunean ere ez dute denborarik galdu herritarrek, azken unera arte jai giroa mantentzen ari baitira. Atzo, larunbata, puzgarriak izan zituzten haurrentzat eta herri afaria iluntzean. Gauean, Mugi Panderoa erromeri taldea izan zuten Altzagako oholtzan eta gaurkoan, jaiei agur esatea besterik ez zaie geratzen, hurrengo urtera arte. Horretarako, herri kirolak izan dituzte arratsaldeko 18:00etan, eta ondoren, sagardo dastaketa izan dute, igande iluntzea eta jaien agurra goxatzeko. Herri kiroletan aizkolariak eta harri-jasotzaileak aritu dira jo ta su lehian.