Ligako lehen partida galdu egin du Ampo Ordiziak Bartzelonaren aurka
Gaur goizean jokatu du ligako lehen partida Ampo Ordiziak, Bartzelonaren aurka. 30-31 galdu du etxeko taldeak nahiz eta partida osoan zehar tarte txikia izan duten markagailuan, aurrea hartzea lortu baitu Bartzelonak azkenean.
Ampo Ordiziak galdu egin du ligako lehen partida, Bartzelonaren aurka, 30-31. Atsedenaldira 13-17 iritsi da aurretik Bartzelona eta bigarren zati osoan zehar elkar aurreratuz ibili dira, norgehiagokan. Azkenean, 70.minutuan 27-31 zutela markagailua talde ordiziarrak zigor kolpea izan du alde, baina markagailua 30 puntura igotzea lortu duen arren Valentin Cruzen ostikadak, ez da nahikoa izan gaurkoan irabazteko. Hala ere, taldeak sare sozialetan azaldu duenaren arabera, hurrengo jardunaldian irabazteko lanean jarraituko dute.













