BKL denboraldiari heltzeko prest dago
BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak saskibaloi klubak 2022/2023 denboraldiko taldeak aurkeztu ditu Erauskin Plazan. Kolore laranja erabiliko dute beste urtebetez, historikoki klubaren kolorea izan dena. BKL-ko Saskibaloi Eskolakoetatik hasi eta Senior mailako taldeetaraino aurkeztu dituzte. 150 jokalari inguru izan dira aurkezpenean, denboraldi berria hasteko gogotsu eta prest.













