Joseba Tapiarekin solasaldia egingo dute gaur Lazkaoko Gerrikon
Bihar, berriz, ordu eta leku berean, Kattalin Miner eta Aingeru Mayor idazleek 'Hautapen-ahaidetasunak' hitzaldia egingo dute
Gerriko kultur elkarteak Hitz&Musik eta Liluratura zikloetako saio bana antolatu ditu, gaur-biharretarako. Gaur, Joseba Tapia trikitilari eta musikaria gonbidatuko dute, Gerriko txokoan, 18:30ean. Elkarrizketatu egin dute, eta bukaeran kantalditxo bat eskainiko du. Bihar, berriz, ordu eta leku berean, Kattalin Miner eta Aingeru Mayor idazleek Hautapen-ahaidetasunak hitzaldia egingo dute, transexualitateari buruz.