Sarrionandiaren eta Osinagaren saiorako sarrerak salgai Ataunen
'Katuen kontuak' ikuskizuna egingo dute Ataungo Herri Antzokian urriaren 15ean.
Katuen kontuak ikuskizuna egingo dute Ataunen urriaren 15ean Joseba Sarrionandia idazleak eta Ines Osinaga musikariak. Herri Antzokian izango da. Sarrerak atzo jarri zituzten salgai, 10 euroan. Troskaetan, Sutegin, Errotaundin eta Martintxon eros daitezke.