Juanjo Urangaren omenezko erromeria izango da, doan, libre eta irekia. Arantzazuko elizaren parean elkartuko dira 12:00etan.
Aiko Taldeak Juanjo Urangaren omenezko erromeria egingo du igandean Urbian. Eguraldi txarra egingo balu, bertan behera utziko lukete. Arantzazuko eliza parean elkartuko dira 12:00etan Urbiara abiatzeko. Taldeak sare sozialetan zabaldu duenez, “tradiziozko lagunen arteko erromeria egitea” da asmoa, danbolinaren soinuarekin dantzatzeko eta kantatzeko.
Bazkaria bakoitzak eramango du etxetik edo ostatuan bere kontura jan dezake. Bazkalondoren dantzatu, solastu eta kantatu ondoren, 17:00ak aldera hartuko dute etxerako bidea. Ez da izenik eman behar. “Doakoa, librea eta irekia da proposamena, Juanjok dantzarekiko zuen maitasuna partekatzeko, beharrezkoa, hori bai, ondo pasatzeko gogoa”, adierazi du taldeak.