Igartzako bekadunekin bertso saio musikatua
Miren Amuriza eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan; Kattalin Miner, gai jartzaile; eta Gari Otamendik biolinarekin eta Araitz Bizkaik gitarrarekin musikari lanetan jardungo dute. Amuriza, Alberdi eta Miner bekadun izandakoak dira.
Igartza Literatura Bekaren 25. urteurrenaren aitzakian bertso saio literarioa egingo dute etzi, Igartzan. 19:00etan hasiko da. Sarrera librea da. Miren Amuriza eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan; Kattalin Miner, gai jartzaile; eta Gari Otamendik biolinarekin eta Araitz Bizkaik gitarrarekin musikari lanetan jardungo dute. Amuriza, Alberdi eta Miner bekadun izandakoak dira: lehendabizikoak Basa (2017) idatzi zuen; Alberdik Aulki bat elurretan (2007); eta Minerrek Nola heldu naiz ni honaino (2015) eleberria ondu zuen.