Biziolako aktibitatea jardunaldi sorta batek abiaraziko du
Lehen jardunaldia, Mondragon Unibertsitateak antolatua, gaur eta bihar garatuko dute. Lurralde kooperatiboak josten izenpean. Gaur, 09:30ean hasita.
Urrirako hiru jardunaldi antolatu dituzte Lazkaoko Biziola gunean, eragile ezberdinek. Eremu horren historian gauzatuko diren lehenbiziko jarduerak izango dira.
Lehen jardunaldia, Mondragon Unibertsitateak antolatua, gaur eta bihar garatuko dute. Lurralde kooperatiboak josten izenpean. Gaur, 09:30ean hasita, Lurralde eskola azalduko dute Arianne Kareagak eta Beñat Irasuegik. Eguerdian, tokiko garapen eraldatzaileaz jardungo da Ivan Miro; bazkal ondoren, Euskal Herriko ekosistema kooperatiboez esperientzia trukea, eta Ines Osinagaren musika emanaldia daude.
Bihar, Jule Goikoetxea, Andoni Egia eta Isabel Elizald izango dira hizlariak. Urrian beste bi jardunaldi izango dira Biziolan: Kooperatibismo feminista topaketa 20an, Farapik antolatuta, eta trantsizio ekologikoaz 29an.