Emakumezko zikloturisten topaketa, urriaren 22an
Zikloturista martxa "ez lehiakorra" antolatu dute. Bi ibilbide izango dira aukeran: 40 kilometrokoa eta 81,6 kilometrokoa. Izena emateko epea zabalik dago.
Urriaren 22an, emakumezko zikloturistek hitzordua daukate Goierriko errepideetan. Beasaingo Florentzio Axpe kaletik 09:00etan aterata, bi ibilbide desberdin osatzeko aukera izango dute txirrindulariek. Lehiarik gabeko zikloturista martxa da.
Bi ibilbide
– Laburra: 40 km (desnibel positiboa 460m). Orendaingo mendatea igo beharko dute.
– Luzea: 81,6 km (desnibel positiboa, 1.230m). Orendain, Atagoiti, Aztiria, Zerain eta Olaberria igo beharko dituzte txirrindulariek.
Izena emateko epea zabalik
Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago RockTheSport wegbunean; urriaren 19an amaituko da. 20 euro ordaindu beharko ditu txirrindulariak.