Kepa Ormazabal kilometro bertikalen Euskadiko txapeldun
GABIRIA // Kepa Ormazabal Galdos gabiriarrak lortu du kadete mailan Euskadiko Kilometro Bertikalen txapela. Lehengo larunbatean XIII. Anbotoko Kilometro Bertikalean bere adin-mailako lehena izan zen, 54:26 minuturekin (nagusian 93.a). Atxondoko Arrazola auzotik eta Anboto gailurrera (1.331m) jokatu zen mendi lasterketa (3,8 km, 1.092 m desnibela).













