Kosmetika naturala egiteko ikastaroa egingo dute Igartzan
AISIA // Haur eta gaztetxoek kosmetika eta higiene pertsonalerako produktuak fabrikazio modu tradizionalak erabiliz eta ingurumena eta natura errespetatuz egiteko aukera izango dute Igartzako monumentu multzoan, etzi, 16:00etan. Besteak beste, hortzetako pasta eta ezpainetako pintura nola egin irakatsiko du Osabi kosmetika naturaleko Bidatz Sasian kideak. Saioa euskaraz izango da. Aurretiaz izena eman behar da. 943 08 77 98 telefonora deitu behar da edo igartza@beasain.eus helbidera, idatzi. Ondarearen Jardunaldien baitan antolatutako ekintza da.













