Musti Taldeko kideak, Moldavian Realarekin
Realak Europa Ligako partida jokatuko du gaur arratsaldean Sheriff Tiraspol taldearen aurka, Moldaviako Chisinau hiriburuan. Realeko oso zale gutxi joan dira, baina Musti Taldeak ia beti bezala ordezkaritza izango du: Iñaki Ruiz de Egilaz eta Antonia Mateos senar-emazteak han dira. Horra hor bertan atera dituzten argazki batzuk.