Sarrerak salgai daude Segurako 'Orreagatik iragan hurbilera' herri antzerkirako
Urriaren 14an, 20:00etan estreinatuko dute Segurako Baratze pilotalekuan. Historia oroituz elkartearen azken antzezlana da.
Segurako Historia oroituz elkarteak antzezlan berria taularatuko du urriaren 14an, ostiralean, Baratze pilotalekuan: ‘Orreagatik iragan hurbilera’.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Segurako udaletxean eta liburutegian. Egunean bertan, Baratze pilotalekuko leihatilan erosteko aukera ere izango da.