Boleibolarekin hasiko dute ikasturtea gaztelekuan
Bihar 17:00etan izango da saioa.

Belegazte gaztelekuko gazteek bihar ekingo diote 2022/2023 ikasturteko egitarauari. Boleibol saioa izango dute 17:00etan. Irailaren 30ean ireki zuten gaztelekua, merienda bat eginez. Nerabeekin urrian eta abenduan egiteko jarduerak antolatu dituzte.
Urriko eta abenduko agenda:
- Urriak 8: boleibola.
- Urriak 15: futbolin eta ping-pong txapelketa.
- Urriak 22: Pizzak egitea.
- Urriak 29: Pelikula palomitekin.
- Azaroak 5: Escape Room.
- Azaroak 19: Gure Kasa.
- Azaroak 25: Gabonetako programazio bilera.
- Azaroak 26: Txokolatea txurroekin.
- Abenduak 2: Argazki lehiaketako sari banaketa.
- Abenduak 3: Euskararen eguna ospatzeko, ‘Mihiluze’.
- Abenduak 10: Harrapaketa jolas erraldoia.
- Abenduak 16: Gabonetako apaingarriak.
- Abenduak 17: Pelikula litxarkeriekin.
Gaztelekuko ordutegia 17:00etatik 20:00etara izango da ostiraletan, eta 16:30etik 20:30era larunbatetan.